Atzera egin

3. edizioko sari banaketa

CaixaBankek eta Microsoftek WONNOW sariak eman dizkiete Espainiako STEM graduetako emakumezko ikasle onenei

CaixaBankek eta Microsoftek Espainiako STEM graduetako emakumezko ikasle onenak aitortu dituzte WONNOW sarien bidez. Gonzalo Gortázar CaixaBankeko kontseilari ordezkariak eta Pilar López Microsoft Españako presidenteak banatu dituzte sariak, horien artean, 10.000 euroko saria espediente akademiko onena duen ikaslearentzat eta ordaindutako 10 beka CaixaBanken lan egiteko, baita Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera ere.

Sariak banatzeko ekitaldia telematikoa izan da, eta argitalpen teknologikoak egiten dituen BPS argitaletxeko kontseilari ordezkaria den Anunciación Lópezek gidatu du.

Sari hauen bidez, CaixaBankek eta Microsoftek unibertsitateko gradu teknikoetan ari diren emakumeen bikaintasuna aintzatesten dute. Bide horretatik, beste neska gazte batzuk animatu nahi dituzte STEM ikasketak egitera, eta aniztasuna sustatu nahi dute lan aukera ikaragarriak eskaintzen dituen eta emakumeen presentzia txikia duen sektore batean.

LinkedIneko azken datuen arabera, datozen bost urteetan teknologiarekin lotutako bi milioi enplegu sor litezke Espainian. Gaur egun, Espainiako STEM gradudunen ehunekoa 12. postuan dago Europar Batasuneko sailkapenean, eta sexuen arteko aldea 17 puntukoa da.

Sariak banatzeko ekitaldian, CaixaBankeko kontseilari ordezkari Gonzalo Gortázarrek hauxe nabarmendu du: "Aniztasuna sustatu behar dugu mundu akademikoan eta enpresa munduan, eta gure gizartean funtsezkoak diren zientzia arloko lanbideetan emakumeen garapena bultzatu behar dugu, egungo eraldaketa digitala inklusiboagoa izan dadin". Gainera, Gortázarren hitzetan, "ikasketa teknikoak eta emakume profesionalen garapena sustatuta, gizarteari begira daukagun konpromisoa eta erantzukizuna betetzen dugu, zalantzarik gabe".

Microsoft Españako presidente Pilar Lópezek hau azpimarratu du: "Digitalizazioa ekonomia dinamizatzen ari da; aukera izugarria da, eta, ondorioz, STEM formakuntza lehentasunezkoa da, eta bertan ezin da generoagatiko bereizketarik egin. Haurtzarotik bultzatu behar ditugu bokazio teknologiko eta zientifikoak; eta gazteen artean indartu egin behar ditugu, emakumezko erreferente arrakastatsuen eskutik, eta lan arloan ekitatearen alde lan egin behar dugu".

Orain arte egindako hiru edizioetan Espainia osoko 1.000 neskak baino gehiagok parte hartu dute, eta horrek erakusten du WONNOW sariak erreferentziazko sari finkatuak direla unibertsitateko eremuan.

Espainiako STEM graduetako 11 emakumezko ikasle onenak

Hirugarren edizio honetan Espainiako 61 unibertsitatetako 348 ikaslek parte hartu dute, STEM graduetako (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) azken bi mailetako 348 ikaslek. Saridunak hautatzeko, haien espediente akademikoa, curriculuma eta merezimendu pertsonalak hartu dira kontuan.

EZAGUTU IRABAZLEAK

Icono

CaixaBanki buruz

Aniztasuna, meritokrazia, aukera berdintasuna eta talentuaren aintzatespena CaixaBanken kultura korporatiboaren parte dira. Genero aniztasuna sustatzeko berariazko jarduera programa bat du erakundeak: Wengage programa. Horren bidez, bi generoen arteko aukera berdintasuna bultzatzen du, eta emakumeek enpresan eta gizartean duten rola indartzen du. Eta Berdintasun Plana ere badu, lantaldeen aukera berdintasunaren eta aniztasunaren printzipioak sustatzeko, zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko eta bizitza pertsonala eta profesionala bateratzeko neurriak indartzeko.

Icono

Microsofti buruz

Microsoftek (Nasdaq "MSFT" @microsoft) eraldaketa digitala sustatzen du hodei adimendunaren eta Intelligent Edge-aren arorako. Microsoft enpresak aniztasun handia du zentzu guztietan. Generotik haratago, bere kulturan barneratuta duen ezaugarria da. Konpainia gisa duen zeregina berez da inklusiboa: planetako pertsona eta erakunde oro ahaldundu nahi du, gehiago lortu ahal izan dezan. Enpresa barruan, langileei beren energia eta teknologiarekiko grina misio horrekin lotzeko aukera ematen dien kultura sustatzen du. Eta horretarako, aniztasuna funtsezkoa da.