Wonnow
PARTE HARTU

Uztailaren 31ra arte

Espainian, STEM profesionalen % 16 bakarrik dira emakumeak.

CaixaBankek eta Microsoft Ibéricak antolatzen dituzten WONNOW sarien 7. edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikako graduak ikasten ari diren emakumeak aurkitu nahi ditugu, berdintasuna sustatzeko eta STEM esparruko emakumeen bikaintasun akademikoa, profesionala, pertsonala eta soziala saritzeko.

Ehunekoak aldatzeko garaia da… Oraintxe duzu aukera!

Sariak

WONNOW sariek bultzada eman nahi diote STEM esparruko emakume aitzindarien etorkizunari, eta kategoria hauek dituzte:

Diruzko saria
10.000 €-ko saria espediente akademiko eta ibilbide profesional, pertsonal eta sozial onena duen ikaslearentzat.

Diruzko saria
10.000 €-ko saria espediente akademiko eta ibilbide profesional, pertsonal eta sozial onena duen ikaslearentzat.

Aukera profesionalak CaixaBanken
Ordaindutako hamabost beka, 6 hilabetez CaixaBanken lan egiteko.

Aukera profesionalak CaixaBanken
Ordaindutako hamabost beka, 6 hilabetez CaixaBanken lan egiteko.

Mentoretza esklusiboa Microsoftekin
Mentoring programa Microsoftekin, zure garapen profesionala sustatzeko.

Mentoretza esklusiboa Microsoftekin
Mentoring programa Microsoftekin, zure garapen profesionala sustatzeko.

EZAGUTU SARIAK

Baldintzak

Oraintxe duzu aukera. Parte hartu WONNOW sarietan, eta lortu zure etorkizunari bultzada emango dion aukera.

Cuadro Grupo de tres chicas

Nork parte har dezake?

• Espainiako unibertsitate batean STEM gradu baten lehen 180 kredituak egin eta gainditu dituzten emakumeak.
• Graduko ikasketak, masterrekoak, graduondokoak eta abar egiten ari direnak.
• Ikaslearen ibilbide profesional, pertsonal eta soziala baloratuko da, baita espediente akademikoa eta pentsamendu kritikoa ere, eta proiektu, ikerketa, lan profesional, sari eta bestelakoetan parte hartu izana.

Egutegia

Martxoak 5

Deialdiaren hasiera

Uztailak 31

Deialdiaren amaiera

Abuztua

Beken irabazleen jakinarazpena

Iraila

Diruzko sariaren defentsarako epaimahaia
Diruzko sariaren irabazlearen jakinarazpena

Urriak 1

CaixaBankeko beka programaren hasiera

Urria

WONNOW sariak banatzeko ekitaldia

2025eko urtarrila

Mentoring programa Microsoftekin

2025eko apirila

CaixaBankeko beka programaren amaiera

Balioak

Zure etorkizunari laguntzeko inbertitzen dugu!

CaixaBank eta Microsoft Ibérica lanean ari dira, STEM esparruan emakumeek gizonen presentzia berdina izan dezaten etorkizunean, eta horretarako, arlo horietako emakume unibertsitarioen bikaintasuna saritzen dute. Oraintxe duzu aukera.

Icono

Emakumeen presentzia sustatzea STEM esparruan.

Icono

STEM arloetako emakume unibertsitarioen bikaintasuna nabarmentzea.

Icono

Bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzea neskatxen eta neska nerabeen artean.

EMAN IZENA

Ezagutu irabazleetako batzuk

Inés Álvarez de Toledo

Mila esker WONNOW sariei, sektore honetan emakumeen talentuari ikusgaitasuna emateagatik eta hura bultzatzeagatik. [...] Teknologiaren arloan nire enpresa sortzeko aukera emango didan inbertsioaren oinarria ezartzeko erabiliko dut saria. Horretarako, jasangarritasunaren inguruko datuak aztertzea eta nazioarteko esperientzia hartzea erabaki dut.

Inés Álvarez de Toledo

6. edizioko diruzko sariaren irabazlea
Irene Abril

Sariak emandako laguntza ekonomikoari eta ikusgarritasunari esker, nire ibilbidea hazi egin da. [...] Gainera, neure buruarekiko konfiantza izugarri handitu da, eta eskertzen dut, halaber, Microsoftek eskainitako “mentoring” programa, nire ibilbide profesionalari begirako ikuspegi eta aukera berriak ezagutu baititut.

Irene Abril

5. edizioko diruzko sariaren irabazlea
Michelle Fernández

Nire esperientzia ediziokide bikainekin partekatzeaz gain, asko irakatsi didan talde bat aurkitu nuen. Gainera, esperientzia honek nire ibilbidean aurrera egiteko aukera eman dit, lan munduan ateak irekitzeaz gain.

Michelle Fernández

5. edizioko beka baten irabazlea
Amaia Zarranz

Sariei esker, diziplinarteko ingurune batean lan egiten ikasi dut, eta adimen artifiziala oso gustuko dudala ziurtatu ahal izan dut. Gainera, nabarmentzekoa da sariek ikusgarritasun handia eman didatela eta […] Caixabank Techen proiektu kudeatzaile gisa lan egiteko aukera izan dudala. Sekulako aukera da!

Amaia Zarranz

5. edizioko beka baten irabazlea
Alma Tobía

Horrelako ekimenei esker, emakume erreferenteak sortu ahal izango dira, eta horiek eragina izango dute etorkizuneko STEM neska gazteengan, eta haientzat eredugarriak izango dira, erakutsiko baitiete nahi izan eta saiatuz gero oso urrutira irits daitezkeela. [...] Beka honi esker, bete-betean sartu naiz lan munduan, eta [...] nire ibilbide profesionalean funtsezkoak izango diren gaitasunak barneratzen ari naiz.

Alma Tobía

6. edizioko beka baten irabazlea

Baduzu zalantzarik?

IKUSI OHIKO GALDERA GUZTIAK

7. ediziora aurkezteko baldintzak lege oinarrietan adierazita daude: hautagaiek emakumezko pertsona fisikoak izan behar dute, adinez nagusiak eta egoitza fiskala Espainian dutenak; Espainiako unibertsitate batean egindako STEM gradu baten lehenengo 180 kredituen nota ofizialak eduki behar dituzte, eta ikasten jarraitu behar dute, gradu, master, graduondoko edo doktorego batean matrikulatuta egonik.

Hautagaitza aurkezteko erabiliko duten graduak Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) onespena izan behar du, eta oinarrietako I. eranskineko STEM graduen zerrendan agertu behar du. Informazio gehiago nahi izanez gero, lege oinarrietara jo behar da esteka honen bidez.

Parte hartzaileen ibilbide pertsonala, hezkuntzako ibilbidea, ibilbide profesionala eta soziala baloratzen dira bi sarietan. Aurkeztutako beste edozein informazio osagarri positiboki baloratuko da.

Gainera, kontuan hartuko dira:

• Lehiaketa honen I. eranskinean ageri den edozein gradutan egin eta amaitutako lehen 180 kredituen espediente akademikoko irakasgaien batez besteko nota edo batezbesteko haztatu gabea.
• Ibilbide pertsonala, hezkuntzakoa, profesionala eta soziala. Proiektu, ikerketa, lan profesional, sari eta ikastaroetan parte hartu izana baloratuko da, eta lankidetzan aritu izana, sinposioetara joan izana, argitalpenak egin izana, hizkuntzak jakitea, eta jarduera sozial eta kulturaletan parte hartu izana, besteak beste.
• Zer arrazoi eman dituen hautagaiak motibazio gutunean edo bideoan, ordaindutako beka eskuratuz gero proiektu/arlo jakin batzuk aukeratzeko.

Informazio gehiagorako, kontsultatu Ohiko Galderak.

Irabazleen izenak publikoki jakinaraziko dituzte CaixaBankek eta Microsoft Ibéricak, prentsa ohar bat bidalita, sare sozial korporatiboetan iragarrita, etab. Irabazleei aldez aurretik jakinaraziko zaie saridunak direla, behar beste denbora izan dezaten CaixaBanken lanean hasteko edo/eta diruzko saria jasotzeko prestatzeko.

IKUSI OHIKO GALDERA GUZTIAK
Cuadro Grupo de tres chicas

Emakumeen talentua sustatzen dugu!

Lagundu iezaguzu STEM esparruan emakumeen presentzia bultzatzen eta haien bikaintasun akademikoa, profesionala, pertsonala eta soziala saritzen, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko.

Deskargatu gure kanpainako kita, eta partekatu sarien deialdia, hurrengo WONNOW irabazleak aurkitzen laguntzeko!

DESKARGATU KITA