Aurreko edizioak

PARTE HARTU

Uztailaren 31ra arte

2018a aldaketaren urtea izan zen. STEM esparruan emakumeen bikaintasuna saritzen eta emakumeen presentzia berdintasuna sustatzen hasi ginen, gizarte bidezkoagoa eraikitze aldera.

Hemendik, edizio guztietako saridunei buruzko informazioa, dokumentuak, bideoak eta irudiak ikus ditzakezu.

Haiek izan zuten beren aukera. Zuk orain duzu zurea!

Carlota Armillas

Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Gradu Bikoitzeko ikaslea da Cádizeko Unibertsitatean, eta 10.000 euroko saria jaso du. Gainera, beste 10 ikaslek ordaindutako beka bana jaso dute, CaixaBanken lan egiteko, eta Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera izango dute.

EZAGUTU IRABAZLEAK

Carlota Parés

Informatikako Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Telematikoko Gradu Bikoitza ikasten du La Sallen, eta 10.000 euroko sari berezi bat irabazi du, espediente akademiko onena izateagatik. Gainera, ordaindutako beka bat jasoko du, CaixaBanken lan egiteko, eta Microsoft Españak eskaintzen duen mentoring programa batean ere parte hartuko du, beste bederatzi ikasle sariturekin batera.

EZAGUTU IRABAZLEAK

María Dolores Ardura

Ingeniaritza Biomedikoko eta Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako Gradu Bikoitza ikasi du CEU San Pablo Unibertsitatean. Espediente onenaren saria irabazi du, 10.000 eurokoa, eta Microsoft Españak eskaintzen duen mentoring programa batean parte hartzeko aukera izango du.

EZAGUTU IRABAZLEAK

Julia Guerrero

Informatika Ingeniaritzako graduduna da, eta Konputazio Zientzietako masterduna, adimen artifizialean espezializatua. Espediente onenaren saria irabazi du, 10.000 eurokoa, eta Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera ere izango du.

Espainia osoko beste hamar emakumezko ikasle nabarmenek ordaindutako beka bana jaso dute, sei hilabetez CaixaBanken lan egiteko eta finantza sektorerako berrikuntza proiektuen garapenean parte hartzeko, eta Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera ere izango dute.

EZAGUTU IRABAZLEAK

Irene Abril

Fisikako Gradua egin du Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Astrofisikako Ikasketa Aurreratuen Masterra, Cambridgeko Unibertsitatean. Gaur egun Matematika Aplikatu eta Fisika Teorikoko Doktoregoa egiten ari da Cambridgeko Unibertsitatean. Edizio honetako espediente akademiko eta ibilbide pertsonal, profesional eta sozial onenaren saria jaso du, 10.000 eurokoa, eta Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera ere izango du.

Beste 10 saridunek ordaindutako beka bana lortu dute, sei hilabetez CaixaBank Taldean lan egiteko eta finantza sektorearen eraldaketarekin lotutako berrikuntza proiektuen garapenean parte hartzeko, eta Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera ere izango dute.

EZAGUTU IRABAZLEAK

Inés Álvarez de Toledo

Business Analytics eta Informatikako Ingeniaritzako Gradu Bikoitza egin du Madrilgo Francisco de Vitoria Unibertsitatean. 10.000 euroko saria eta Microsoften mentoring programarako sarbidea lortu ditu. Haren espediente akademikoaz gain, curriculuma eta merezimendu pertsonalak ere baloratu ditu epaimahaiak.

Gainerako saridunek ordaindutako beka bana lortu dute, sei hilabetez CaixaBanken lan egiteko, baita Microsoften mentoring programan parte hartzeko aukera ere.

EZAGUTU IRABAZLEAK

WONNOW sarien 1. edizioa

CaixaBankek eta Microsoftek WONNOW sariak eman dizkiete Espainiako STEM graduetako emakumezko ikasle onenei

Gonzalo Gortázar CaixaBankeko kontseilari ordezkariak eta Pilar López Microsoft Españako presidenteak 10.000 euroko saria eman diote espediente akademiko oneneko ikasleari.

WONNOW sarien bidez, bi erakundeek aniztasuna eta emakumeen presentzia sustatu nahi dituzte teknologiaren eta zientzien esparruan, ibilbide profesionalaren hastapenetatik hasita.

Espainiako unibertsitateetako 260 neskak parte hartu dute STEM arloko (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) ikasketen azken mailan matrikulatutako ikasleentzat antolatuta dauden sari hauen lehenengo edizioan.

Deialdia osatzeko, beste 10 ikasle ere saritu dituzte: ordaindutako beka bana jasoko dute, CaixaBanken lan egiteko, eta Microsoften mentoring programa batean parte hartuko dute.

WONNOW sarien 2. edizioa

CaixaBankek eta Microsoftek WONNOW sariak eman dizkiete Espainiako STEM graduetako emakumezko ikasle onenei

Gonzalo Gortázar CaixaBankeko kontseilari ordezkariak eta Pilar López Microsoft Españako presidenteak 10.000 euroko saria eman diote espediente akademiko oneneko ikasleari.
 
Horrez gainera, 10 ikaslek ordaindutako beka bana jaso dute CaixaBanken lan egiteko, eta Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera izango dute. Ekimen honen bidez, bi erakundeek aniztasuna sustatu nahi dute teknologiaren eta zientzien eremuan, eta emakumeek ibilbide profesionalaren hastapenetatik presentzia izatea bultzatu nahi dute.

WONNOW sarien 3. edizioa

CaixaBankek eta Microsoftek WONNOW sariak eman dizkiete Espainiako STEM graduetako emakumezko ikasle onenei

Gonzalo Gortázar CaixaBankeko kontseilari ordezkariak eta Pilar López Microsoft Españako presidenteak WONNOW sarien hirugarren edizioko sariak banatu dituzte. Sari horien artean daude 10.000 euroko saria espediente akademiko onena duen ikaslearentzat eta CaixaBanken lan egiteko ordaindutako 10 beka, baita Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera ere.

Sariak banatzeko ekitaldian, Gonzalo Gortázarrek eta Pilar Lópezek parte hartzaileen ahalegina aitortu dute, eta haien konpromisoa eta dedikazioa baloratu dituzte. STEM ikasketak eta gaitasun digitaletako trebakuntza egokia funtsezkoak dira pertsona ororentzat, generoa gorabehera.

Deialdiaren hirugarren edizioan Espainia osoko 61 unibertsitatetako 348 neskak parte hartu dute.

WONNOW sarien 4. edizioa

CaixaBankek eta Microsoft Ibéricak Espainiako STEM arloko emakumezko ikasle onenak saritu dituzte

Bi erakundeek WONNOW sariak antolatu dituzte laugarren urtez jarraian. Erreferentziazko sari finkatuak dira unibertsitate esparruan.

  • Gonzalo Gortázar, CaixaBankeko kontseilari ordezkaria: "Premiazkoa da zientziaren eta teknologiaren esparruan emakumeen presentzia sustatzea, taldeen aniztasuna funtsezkoa baita egungo munduaren erronkei aurre egingo dieten soluzioak garatzeko".
  • Pilar López, Microsoft Españako presidentea: "Espainia berrasmatzeko, digitalizazioaren eta hezkuntzaren aldeko apustu garbia egin behar da. Gaitasun digitalak dituen talentu kualifikatuaren premia handia dago; STEM arloko prestakuntza lehentasunezko kontua da, eta prestakuntza horretan ezin da genero bereizketarik egin. Aniztasunak berrikuntza eta hazkundea sustatzen ditu".

WONNOW sarien 5. edizioa

CaixaBankek eta Microsoftek WONNOW sariak eman dizkiete Espainiako STEM graduetako emakumezko ikasle onenei

Ekimen honen bidez, bi erakundeek unibertsitateko gradu teknikoetako emakumeen bikaintasuna saritu dute bosgarren urtez jarraian, helburutzat harturik aniztasuna sustatzea eta sektore horietan genero arrakala murrizten laguntzea, lan aukera izugarriak eskainiz emakumeen presentzia urria den arloetan.

WONNOW sariak erreferentziazko deialdi finkatua dira unibertsitate esparruan, eta orain arteko bost edizioetan 2.700 emakumek parte hartu dute.

  • Gonzalo Gortázar, CaixaBankeko kontseilari ordezkaria: "Parte hartzaile eta saridun guztiak erreferentea dira beste neska batzuk estereotipoak apurtzera animatzeko eta haiengan zientzia eta teknologiarekiko interesa pizteko gaztetatik. Lehentasunezkoa da emakumeen talentua sustatzea sektore guztietan eta, bereziki, haien presentzia eta erreferentzia txikiagoa den eremuetan".
  • Alberto Granados, Microsoften presidentea Espainian: "Talentu digitalaren eskaera handia da Espainian, baina sektore guztietako 10 enpresatik 8k zailtasunak dituzte teknologian eta STEM gaitasunetan trebatutako profesionalak lortzeko. [...] Prestakuntzan lan egin behar dugu, eta emakumeen talentu teknikoa eta digitala bultzatu, gure ekonomia aniztasuna eta inklusibitatea aintzat hartuz haztea nahi badugu".

WONNOW sarien 6. edizioa

CaixaBankek eta Microsoftek Espainiako STEM graduetako emakumezko ikasle onenak aintzatesten dituzte WONNOW sarien bidez

CaixaBankek eta Microsoftek WONNOW sariak eman dizkiete Espainiako unibertsitate gradu zientifiko eta teknikoetako 16 emakume ikasle onenei. Aurten seigarren edizioa duten sari hauek STEM (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) graduak egiten dituzten emakumeen bikaintasuna aitortzen dute, helburutzat izanik aniztasuna sustatzea eta historikoki oso maskulinizatuta egon diren sektore horietan genero arrakala txikitzen laguntzea.

2023ko edizioan, parte hartzaileen marka hautsi da, Espainiako 77 unibertsitatetako 1.006 hautagai aurkeztu baitira; kopuru hori 2018koaren ia laukoitza da, orduan 272 parte hartzaile izan baitziren. WONNOW sarien lehen ediziotik, 3.764 ikaslek parte hartu dute, eta, hortaz, esan daiteke erreferentziazko sari finkatuak direla esparru akademikoan. Gaur egun, WONNOW sarien aurreko edizioetan saritu zituzten 18 gaztek CaixaBank Taldean lanean jarraitzen dute, eta horietako bik Microsoften.

  • Gonzalo Gortázar, CaixaBankeko kontseilari ordezkaria: "Sari hauen bidez, STEM sektoreko profesionalen artean aukera berdintasuna sustatzen lagundu nahi dugu, eta emakumeen talentuaren garapenarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu, emakumeek, zoritxarrez, gizonek baino ordezkaritza txikiagoa baitute esparru horretan. Emakume zientzialari, matematikari eta ingeniari gehiago behar ditugu, gizarte garapen jasangarria bermatzeko eta genero arrakala azkar desagerrarazteko".
  • Alberto Granados, Microsofteko presidentea Espainian: "Izugarrizko erronka dugu industria eta herrialde gisa. Unibertsitateko ikasketetan % 60koa da emakumeen presentzia. Baina arlo teknikoetan % 30era jaisten da, ingeniaritzen kasuan, eta are gehiago, adibidez, informatikaren kasuan, non emakumeen presentzia % 13ko baino ez den. Erreferenteak sortu behar dira, eta lanean jarraitu behar dugu, askotariko talentua izan dadin adimen artifizialaren eta punta-puntako beste arlo batzuen buru".