Ohiko galderak

Hemen galdera ohikoenentzako erantzunak aurkituko dituzu.

Bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, jarri harremanetan gurekin.

WONNOW sarien 9. edizioan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituzten emakume unibertsitarioek: Espainiako unibertsitate batean ANECAk onartutako STEM gradu baten lehen 180 kredituak gaindituta izan behar dituzte, eta nota ofizialak eduki, eta ikasten jarraitu behar dute, gradu, master, graduondoko edo doktorego batean matrikulatuta egonik (sarietan parte hartzeko aurkezten duten graduak STEM graduen zerrendan egon behar du). Hautagaiek emakumeak izan behar dute, eta, sariei dagokienez, emakumetzat hartuko dira Espainian une bakoitzean aplikatzekoa den legedi arruntaren arabera Erregistro Zibilean emakume gisa erregistratuta dauden eta NANaren edo agiri baliokidearen bidez hori egiazta dezaketen pertsonak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo lege-oinarrietara esteka honen bidez.

Ordaindutako hamabost beka sei hilabetez CaixaBanken lan egiteko, eta 10.000 €-ko sari bat, ikasketekin, prestakuntzarekin edo enpresa-proiektuekin jarraitzeko edo horiek zabaltzeko. Sarietako batera edo bietara aurkez zaitezke, zure interesen arabera.

Aurreko edizioetan parte hartu baina irabazi ez baduzu, animatu eta aurkeztu berriro zure hautagaitza sari batera edo bietara. Hemen eman dezakezu izena. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, ez kezkatu, berreskuratu dezakezu eta. Berrikusi sarietan aurkezteko eman zenituen datuak eta dokumentazioa, eta bidali hautagaitza WONNOW sarien 9. ediziora.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 4an hasi, eta 2026ko ekainaren 30ean amaituko da.

Hemen aurkeztu dezakezu WONNOW sarien 9. edizioan parte hartzeko hautagaitza.

Deialdia irekita dagoen bitartean nahi beste aldaketa egin ditzakezu. Formularioaren zati bat bete, eta gainerakoa beste une baterako uzteko aukera ere baduzu, baldin eta izena emateko epearen barruan egiten baduzu. Horretarako, erregistratu egin beharko duzu, nahi duzuna editatu, eta orriaren amaieran aldaketak gorde. Nahi bestetan egin dezakezu epearen barruan.

Parte hartzaileen hezkuntzako ibilbidea, ibilbide profesionala, ibilbide pertsonala eta soziala baloratzen dira bi sarietan. Aurkeztutako beste edozein informazio osagarri positiboki baloratuko da.

Beken 15 irabazleak hautatzeko, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

  • Hezkuntzako ibilbidea, ibilbide profesionala, ibilbide pertsonala eta soziala. Proiektu, ikerketa, lan profesional, sari eta ikastaroetan parte hartu izana baloratuko da, eta lankidetzan aritu izana, sinposioetara joan izana, argitalpenak egin izana, hizkuntzak jakitea, eta jarduera sozial eta kulturaletan parte hartu izana, besteak beste.
  • Motibazio-gutun edo -bideoan arrazoiak ematea beka ordaindua lortuz gero parte hartzeko zein proiektu/arlo aukeratuko dituen eta parte hartuz zer lortzea espero duen azaltzeko.

10.000 €-ko sariaren irabazlea hautatzeko, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

  • Orrian ageri den edozein gradutan egin eta amaitutako lehen 180 kredituen espediente akademikoko irakasgaien batez besteko nota edo batezbesteko haztatu gabea.
  • Hezkuntzako ibilbidea, ibilbide profesionala, ibilbide pertsonala eta soziala. Proiektu, ikerketa, lan profesional, sari eta ikastaroetan parte hartu izana baloratuko da, eta lankidetzan aritu izana, sinposioetara joan izana, argitalpenak egin izana, hizkuntzak jakitea, eta jarduera sozial eta kulturaletan parte hartu izana, besteak beste. 

Bi sarietara aurkeztuz gero, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

  • Orrian ageri den edozein gradutan egin eta amaitutako lehen 180 kredituen espediente akademikoko irakasgaien batez besteko nota edo batezbesteko haztatu gabea.
  • Hezkuntzako ibilbidea, ibilbide profesionala, ibilbide pertsonala eta soziala. Proiektu, ikerketa, lan profesional, sari eta ikastaroetan parte hartu izana baloratuko da, eta lankidetzan aritu izana, sinposioetara joan izana, argitalpenak egin izana, hizkuntzak jakitea, eta jarduera sozial eta kulturaletan parte hartu izana, besteak beste.
  • Bi sariak lortu nahi baditu, motibazio - gutun edo - bideoan aurreko bi ataletan azaldutakoa
    hartuko da kontuan.

Irabazleen izenak publikoki jakinaraziko dituzte CaixaBankek eta Microsoft Ibéricak, prentsa ohar bat bidalita, sare sozial korporatiboetan iragarrita, etab. Irabazleei aldez aurretik jakinaraziko zaie saridunak direla, behar beste denbora izan dezaten CaixaBanken lanean hasteko edo/eta diruzko saria jasotzeko prestatzeko.

Diruzko saria WONNOW sarien 9. edizioko sariak banatzeko ekitaldia egin ostean jasoko da. Informazio eguneratua izan nahi baduzu, ikusi egutegia gure hasierako orrian, bertan ageri baitira sarien faseei buruzko azken berriak.

CaixaBankeko beka 2026eko urriaren 1a hastea aurreikusita dago, eta 6 hilabete iraungo du.

Zalantzarik edo galderarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke hemen. Gustura lagunduko dizugu!
 

Parte hartzeko aurkeztu duzun STEM graduan egin eta amaitu dituzun lehen 180 kredituen espediente akademikoko irakasgaien haztatu gabeko batez besteko notarekin edo batezbestekoarekin parte hartu behar duzu.

Ez. WONNOW sarietan parte hartzeko ezinbestekoa da Espainiako unibertsitate batean egin izana STEM graduko ikasketak eta gaur egun Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) onartuta izatea ikasketa horiek.

Gutunak gehienez 700 hitz izan behar ditu, eta bideoak gehienez 1,5 minutu iraun behar du. Horiek prestatzeko laguntza behar baduzu, hautagaitza erregistratzeko formularioan gutun eredu bat dago, artxiboa igo dezakezun atal berean.

Hautaketa prozesuaren faseetan aurrera egiteko beharrezkoa iruditzen zaizun informazio guztia biltzen duen curriculum bat bidaltzea komeni da.

Ez. Egin eta amaitu dituzun lehen 180 kredituen espediente akademikoko irakasgaien haztatu gabeko batez besteko nota edo batezbestekoa baloratuko da.

Gradu bikoitza bada, bai. Bi gradu bereizi badira, egin eta amaitutako lehen 180 kredituetan nota altuena duzun STEM graduarekin parte hartzea komeni zaizu. Hala ere, adierazi beste graduari edo graduei buruzko informazioa eta nota; izan ere, hautaketarako funtsezko alderdia ez izan arren, kontuan hartzen den aurrekari positiboa da.

Ez. Graduan egin eta amaitu dituzun lehen 180 kredituen notarekin parte hartu behar duzu.

Hori gertatuz gero, kalkulatu zuk zeuk egin eta amaitutako lehen 180 kredituen noten batezbestekoa, haztapenik egin gabe. Erabili unibertsitateak eman diezazukeen egiaztagiria edo espedientea, eta erantsi egin duzun kalkulua, egiaztatu ahal izan dezagun (adibidez, erabilitako kalkulu orria).