Baldintzak

PARTE HARTU

Uztailaren 31ra arte

Emakume unibertsitarioa izatea.

Emakume unibertsitarioa izatea.

STEM gradu baten lehen 180 kredituak eginak eta gaindituak izatea.

STEM gradu baten lehen 180 kredituak eginak eta gaindituak izatea.

Gradu, master, graduondoko edo doktorego ikasketak egiten jarraitzea.

Gradu, master, graduondoko edo doktorego ikasketak egiten jarraitzea.

Icono

Baldintza orokorrak

WONNOW sarien 7. edizioan hautagai gisa parte hartu ahal izango dute STEM gradu baten lehen 180 kredituak gainditu dituzten eta horien nota ofizialak dauzkaten emakume unibertsitarioek, baldin eta gradu hori edo beste gradu bat, master bat, graduondoko bat edo doktorego bat egiten jarraitzen badute. Unibertsitate graduak Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) onespena izan behar du, eta sarietan onartutako STEM graduen zerrendan agertu behar du.

Horrez gainera, zerrenda horretan ageri ez diren STEM graduetako ikasleek dagokien gradua zerrendan sartzeko eska dezakete, aipatutako baldintzak betetzen baditu; dena den, antolatzaileek hartuko dute azken erabakia.

Hautagaiek emakumeak izan behar dute, eta, sariei dagokienez, Erregistro Zibilean emakume gisa erregistratuta dauden eta NANan edo agiri baliokidean sexu hori duten pertsonak hartuko dira emakumetzat.